Lander Unzueta

Bideo-jokoetako pertsonaia estereotipatuek nola eragiten dute gugan?

Pertsonaia estereotipatuak eta hauen irudikapena bideo-jokoetan: nola eragiten dute gugan? Bideo-jokoetan agertzen diren pertsonaia maskulino zein femeninoei buruz hausnartu dugu Jone Zalduegi hezkidetzan adituarekin.

Audio_placeholder

Bideo-jokoetako pertsonaia estereotipatuek nola eragiten dute gugan?

Loading player...
Super Mario Odesi
Super Mario Odesi

Gaur egun bideo-jokoetara edozein adineko pertsonak ibiltzen gara. Gero eta heldu gehiago dira jokatzen dutenak, baina haurrek ere beraien txoko handia dute mundu honetan. Hori horrela, emakumezko pertsonaiek bideo-jokoetan aurkezten dituzten estereotipoak eta horiek bideo-jokalariengan izan dezaketen eraginari buruz hausnartu dugu Jone Zalduegi Emoki Taldeko hezkidetzan adituarekin batera.

Emokik espazio fisikoan zein digitalean ongizate integrala lortzeko lan egiten du haur, nerabe, gazte zein familiekin. Horretarako adimen emozionala, sexualitatea eta generoa, eta teknologiaren eragina ardatz modura hartzen dituzte.

Solasaldi honez gain bideo-jokoen munduko azken albisteak errepasatuko ditugu. Windows 11 sistema eragilea iragarri du Microsoft-ek, eta PC-an jokatzeko hobekuntza nabarmenak ezagutzera eman ditu horrekin batera. Gainera, Xbox Cloud Gaming streaming zerbitzua PCra zein iOS gailuetara iritsi da nabigatzaile bidez. Euskaratutako joko berri bati buruz ariko gara gaurkoan: Magic Twins puzzle joko eder eta koloretsua. Balorazioentzako lekua ere eduki dugu,

Solasaldi honez gain bideo-jokoen munduko azken albisteak errepasatuko ditugu. Windows 11 sistema eragilea iragarri du Microsoft-ek, eta PC-an jokatzeko hobekuntza nabarmenak ezagutzera eman ditu horrekin batera. Gainera, Xbox Cloud Gaming streaming zerbitzua PCra zein iOS gailuetara iritsi da nabigatzaile bidez. Euskaratutako joko berri bati buruz ariko gara gaurkoan: Magic Twins puzzle joko eder eta koloretsua. Balorazioentzako lekua ere eduki dugu, eta eta Super Mario Odyssey bikainari buruz eztabaidatuko dugu gure bideo-jokoen txokoan.

Hemen ikus dezakezue saio osoa: