#NIBIZINAIZNI LEHIAKETA

Estafetako balkoia

Norvegian, zehazki Trolltunga harrian ateratako argazkia bidali du Jaime Iruretagoienak. Hamalau kilometro inguru ibili ostean iritsi zirela leku ikusgarri honetara kontatu digu egileak. «Niretzat bizipoza honelako paisaiez gozatzea da eta naturarekin ahalik eta gertuen egotea», zehaztu nahi izan du. Norvegiako paraje eder hau ez ezik, beste hainbat toki txundigarri ere bisitatu ditu antza; izan ere, beste hainbat argazki eder bidali ditu Zeelanda Berrian edota Papua Ginean ateratakoak, besteak beste.