IRUDITAN

Ur gorritan, sendatzeko eta gozatzeko

Sinistu egin behar da ur honen ontasunetan; baina, egia esan, Bulgariako Burgas herriko gatzagetan bainua hartzen ari diren lagun hauei ez zaie oso atsekabetuta antzematen; egin beharreko esfortzua ez da handia. Urtero milaka turistak bisitatzen dituzte gatz gorriko laku hauek, uretan dagoen magnesio, potasio, sufre eta sodio kloritoari esker, muskulu eta erreuma arazoak senda ditzaketela uste baita. Baina bertaratzen direnek bestelako dibertimendurik ere topatzen dute: ur ertzean dagoen pastarekin gorputza igurtzi eta uretara sartzea; izan ere, haren dentsitatea hain denez handia uretan esfortzu handirik gabe flotatu daiteke.