IRUDITAN

Zuhaitzen ginkanan

Metroa hartu eta zentimetro bakar batean hutsik egin gabe landatutako zuhaitzak dirudite argazkia handian ikus daitezkeenak, berde argi eta distiratsukoak. Eta zuzentasun erabateko hori hautsiz atzematen da ontzitxo bat, goiko argazkian zehaztasun handiagoz ikus daitekeena. Pozik eta irribarretsu bertan hiru turista, seguruenik aspaldian ikusi duten paisaiarik berezienetako batean egoteak eragiten duen zirrara eta urduritasunak ezpainetara ekarri diena. Txinako Yangzhou hirian dagoen Luyanghu aintzirako hezeguneetan ari dira arraunean, zuhaitzek jarritako ginkana berezian.