08 AOûT 2025 Arraiz eta Iturritxualden, barbakoa eremu berri seguru eta mugatuak Bilboko Udalak Arraizeko eta Iturritxualdeko barbakoen eremuko obrak amaitu ditu. Eraztun berdeko bi aisialdi gune hauetako parrilla zaharrak kendu dira, eta barbakoak egin ahal izateko eremu berri seguru eta mugatuak zabaldu dira. Barbakoak egin ahal izateko eremu berri seguru eta mugatuak zabaldu dira. (Getty Images) Bidaiari Bilboko Udalak zenbait aldaketa egin ditu barbakoen eremuen inguruan. Adibidez, Arraizen 12 barbakoa eta Iturritxualden 10 barbakoako espàrruak sortu dira, bi ilara simetrikoetan ordenatutakoak. Barkakoak 1,60 metro garai, 80 cm zabal eta 60 cm sakon dira, eta burdinurtuko parrilla mugikor bat daukate, gainean metalezko estalki batekin. Udalak jakinarazi duenez, parrilla berrien ezaugarriek ezbeharrak saihesten lagunduko dute. Zola hormigoizkoa da eta barbakoen inguruan behar adina espazio hartzen du, modu honetan txinpartak edo brasak ez daitezen berdegunera iritsi. Estalki metalikoak ere jarri dira suen gainean, aire-korronteek arrastatzen dituzten partikula goriak geldiarazteko. Bestalde, Pastorekorta, Atxokorre eta Mendiganako eremuetan parrilla zaharren egiturak kendu dira, baina ez da egitura berririk ezarriko. Aldaketen helburuak Ekimen honek hiru helburu argi ditu: Suak pizteko azpiegiturak berritzea, suak pizteko espazio mugatuak sortzea, eta, azkenik, aisialdi-guneetan suteen aurkako segurtasuna bermatzea. Parrilla guneak argi eta garbi seinaleztatu dira suak pizteko egokitutako leku gisa, hormen bidez aisialdirako gainerako espaziotik fisikoki bereizita eta barrura sartzeko bi ate dituztela. Barruan ere iturri bat dute. Beraz, komeni da egindako aldaketak kontuan izatea eta arauak betetzea, omdorio larriak saihesteko.