Munduan pasieran

Elefante artean, parkean

Udan zehar atseden bila Londreseko Green Park ezagunera hurbildu direnak ez dira beldurtu tamaina naturaleko elefanteak ikusi arren. Izan ere, animaliak ez ziren egiazkoak, eskulturak baizik. Instalazio artistikoak ondo landutako helburu zehatza zuen: planetako biodibertsitatea babestearen garrantziaren kontzientzia zabaltzea.