Egin planak

Euskal Irudigileen ikastaroa sormen, berrikuntza eta teknologia berriei buruz

Irailak 16-17

Euskal Irudigileak elkarteak antolatuta, “Sormena, berrikuntza eta plataforma digital berriak ilustratzaileen lana sustatzeko (berrasmatu edo hil, nola?)” ikastaroa egingo da irailaren 16an eta 17an, telematikoki, Andrea Garciaren ardurapean.

Teknologia berrietan eta kultura digitalean aditua da Garcia, eta sormen digitalari buruzko eskolak ematen ditu unibertsitate programetan, kultur erakundeetan edota erakunde publikoetan, hala nola, Bartzelona Aktiboko Cibernarium gunean.

Ikastaroak sei orduko iraupena izango du. Gainera, irailaren 16an hitzaldi ireki bat eskainiko du Garciak elkartearen Youtubeko kanalean. Parte hartzeko mezu elektronikoa bidali behar da info@euskalirudigileak helbidera irailaren 10a baino lehen.