Munduan pasieran

Fiat Meeting

“Fiat 500 World Wide Meeting 2021” antolatu dute udan Laigueglian, Genova ondoan. Dozenaka Fiat 500 eta Autobianchi Bianchina 500 auto elkartu ziren portuan, Fiat 500 Club Italia elkarteak egindako deialdiari jarraituz. Guztira, hogeita bi herrialdetako autoak bildu ziren mundu mailako topaketa berezi honetan. Aitzakia ibilgailuak 64 urte bete zituela izan zen. Urteurren handia auto txiki batentzat!