Egin planak

XXI. Leioako Umore Azoka

Irailak 16-19

Irailaren 16tik 19ra bitartean, Leioako kaleak umorez beteko dira berriz ere, XXI. Umore Azokan parte hartuko duten 39 konpainien eskutik. Horietatik 22 Euskal Herrikoak dira, hamalau Estatu espainolekoak eta bana Belgika, Portugal eta Ukrainakoak.

Ohi bezala, antzerkia, zirkua, dantza eta umorea izango dira jaialdiko ardatza, baina pirotekniak eta dantza bertikalak ere izango dute lekua. Ia emanaldi guztiak Bizkaiko udalerriko erdiguneko hainbat lekutan ezarritako karpetan egingo dira, edukiera behar bezala kontrolatu ahal izateko. Kale ikuskizunez gain, beste hainbat jarduera ere antolatu dira, besteak beste, arteari buruzko liburu bat aurkeztuko dute edo pandemiaren ondorengo egoerari buruzko hitzaldiak eta lan mahaiak izan dira. Bizi dugun egoerak, beraz, isla izango du.