Egin planak

"Imajinatu Zinemaldia" erakusketa Donostian

Irailak 21-Urriak 31

Donostiako Tabakalera eraikineko hainbat espaziotan zabaltzen den erakusketa da “Imajinatu Zinemaldia”. Ikus-entzunezkoen bidez, alfonbra gorrian eta photocall-ean barrena paseatuko dugu Zinemaldian izan diren pertsona ospetsuekin batera, jaialdiaren historiari buruzko xehetasunak ezagutuko ditugu, zinema areto batean eseriko gara anekdota onenez gozatzeko edota publikoak egin eta erakusketa honetarako eskuzabaltasun osoz lagatako argazkiak ikusiko ditugu. 70 urteko ibilbide oparoaren laburpena, Morgancrea, Carlos Rodriguez eta Asun Lasarte komisarioen eskutik.