04 AVR. 2025 Munduan pasieran Gaurko Frida C. PILLITZ (Getty images) Frida Kahlo da, Buenos Airesko Palermo auzo zaharreko horma irudi handi batean islatua. Campos Jesses-ek artista mexikarrari egindako omenaldia da. Erretratatutako Frida, ordea, egun litzatekeenaren erreprodukzio moduko bat da. Jeans-ak ditu soinean. Hori bai, beti bereizgarri izan dituen lore-burukoa eta bekain lodia mantentzen ditu.