05 DéC. 2025 Munduan pasieran ‘Sculptures by the Sea’, artea itsasoaren parean D. Morgan (Getty Images) Sydneyko Bondi eta Tamarama hondartzen arteko kostaldeko pasealeku ikonikoa aire zabaleko galeria bihurtu da berriz ere, ‘Sculptures by the Sea’ erakusketari esker. Munduko doako eskultura erakusketarik handienak aurten 13 herrialdetako artisten 90 lan baino gehiago bildu ditu. Urtero bezala, 27. edizioan ere erakusketak artea eta paisaia uztartu ditu Sydneyko itsasertzeko tarterik bisitatuenetakoan. Lehen aldiz parte hartzen duten 36 artistaren artelanak daude ikusgai; besteak beste Brasil, Italia, Japonia, Danimarka, Txina eta Indiako ordezkarienak. 64 obra eskultore australiarrenak dira. Kaleidoskopio erraldoi bat, telefono-kabina bat eta egitura abstraktu konplexuak dira edizio honetako protagonistak, bai artelanagatik, bai inguruko paraje ikusgarriagatik. Edizio hau bertan behera geratzeko zorian egon zen 200.000 dolar australiarreko (110.000 euro) defizitagatik. Zorionez, azken orduan ekarpen pribatuei esker arazoa konpondu zuten.