05 DéC. 2025 Munduan pasieran Txokolatearen azokako «artelanak» Richard Bord (Getty Images) Versaillesen egin berri den Txokolatearen eta Gozogintzaren Azokaren 30. edizioan ikusi ahal izan da pieza deigarri eta delikatu hau. Hugo Pralus txokolate-ekoizle eta gozogileak egin du ‘artelana, Marie Ferrero-Favoritti estilistaren diseinu aholkuei jarraituz. Ehunka lagunen bisita jasotzen du urtero hitzordu gustagarriak, bereziki gozozaleenak.