Ritxi AIZPURUA
Musika argitaratzailea

Musikaren errutinak

Aiora Renteriak (Zea Mays) tea edaten du eta makillatzeak lasaitzen du. Ines Osinagak (Gose) ilea lisatzen zuen, bitartean baxoerdia edanez. Bota zuriekin atera zen aurreneko urteetan. Irati Arregik (Zazkel) ezin du jasan taldekideen presentzia ahotsa berotzeko.

La Basu agertokiaren eskuinean kokatzen da beti. Zuriñe Hidalgok (Hesian) bakardadean begiak itxi egiten ditu, gorputza askatu, arnasa sakon hartu, meditazio espres bat gorputz osoa energiaz betetzeko. Taldekide batek «4,2,3,1 chocapic!» oihukatzen du agertokira igotzeko. Maider Zabalegik arnasa sakon hartzen du eta isilpean eskertzen du bizi duen bizitza zoragarria honengatik. Mad Muasel lehen abestian beti betaurrekoekin ateratzen da eta bere buruari esaten dio «zer zorte dudan mikroa izatea». «Lalalalalala» ozen oihukatzen du jakiteko mikroa indarrean dagoela.

Mamen Rodrigok Vulpes taldearekin ez zuen errutinarik “neurrigabekeriaren” garaian. Gero, Anticuerpos taldearekin, erabateko neurritasuna. Alfredo Kraus tenorearen kanturako arnasketa ariketak egiten ditu, zerbikalak eta atzamarrak berotuz. Ez du ezer jaten kontzertu aurretik eta komunera doa. Elena La Furia orratz-takoidun zapatekin ateratzen da. Harri beltza daraman eraztuna garbitzen du zuzenekoa hasi aurretik. Ursula Strongek (Niña Coyote) bakardadean beroketak egiten ditu energia bideratzeko.

Leire Berasaluzek eta Kristina Aranzabek (Lain) talde osoa besarkatzen dute kafe huts bat txirrisklasarekin hartu ondoren. Maniatikoki, bakoitzak bere tokia dauka.