Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

RPSk Baionan eginen du Europako hauteskundeak prestatzeko kongresua

Frantses errepublikan zein Europan, estaturik gabeko nazio eta eskualdeen izaera, aintzat hartzeko xedez sortu zen Eskualde eta Herri Solidarioak (RPS) federazioak bere udako unibertsitatea eta ondorengo kongresua Baionan eginen ditu, abuztuaren 23tik 25era.

Eskualde eta Herri Solidarioak (RPS) federazioak Alsazian egin zuen bere aurreko kongresua. Aurten, aldiz, Euskal Herria hautatu du urteko bilera nagusia antolatzeko. Hitzordu horretan, bere barneko antolaketari dagozkion erabakiak hartzeaz gain, heldu den urteko udaberrian Europar Parlamentua berritzeko bozak izanen direnez, RPSko kideek defendatuko duten proposamena zehaztuko du federazioak.

Okzitaniar Alderdiko burua izateaz gain RPSko presidente den Gustave Alirolek, Baionako kongresura etorriko diren ordezkariei zuzenduriko mezuan, bileraren garrantzia azpimarratu du. Era horretan, federazioko buruak irakurketa zorrotza egin du Europar Batasunak erakutsi duen gaitasun faltari buruz, besteak beste, migranteen egoerari erantzun egokia emateko.

«Estatuen esku-hartzeak eragin du Europako paralisia eta europar ametsaren norabidean urratsak egiteko estatuen logika gainditu eta herri eta eskualdeen Europaren egitasmoa behar da eraiki», adierazi du bere eskutitz horretan Alirolek.

Europako hauteskundeei begirako erabakiak abuztuaren 24an arratsaldean hasi eta biharamunean egingo duten kongresuan hartuko dituzte RPSko kideek. Egun Bretainia, Alsazia, Korsika, Okzitania, Savoia edota Kataluniako dozena erdi alderdi biltzen ditu federazioak. Baionako bileran anfitrioi gisa jardungo duen EH Bai koalizioko partaide den Eusko Alkartasuna alderdia hasieratik da RPSko kide.

Euskal Herrian antolaturiko ekimenak bi zati izanen ditu. Izan ere, kongresuaren atarian, abuztuaren 23 eta 24an, udako unibertsitatea antolatu du RPSk, bereziki Estatu frantseseko urte politiko berria markatuko duen konstituzioaren erreforman sakontzeko.

Udako unibertsitatea zabalduko duen mahai-inguruak, ordea, konponbide prozesua eta Ipar Euskal Herriko erakundetzea izanen ditu ardatz.

Abuztuaren 23an, goizean, Baiona hotelean antolaturiko mahai-inguruan, Jean-Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak, Txetx Etxeberri bakegileak eta Xabi Larralde Sortuko zuzendaritza nazionaleko kideak hartuko dute hitza.

Arratsaldeko saioa Wanda Mastor Konstituzio Zuzenbideko irakasleak zabalduko du. Frantziako Konstituzioa aldatzeko egitasmoaren nondik norakoak emanen ditu adituak.

Diputatu bi

Horren ostean, RPS federazioko kide diren bi alderditako hautetsiek erreforma horren baitan jardungo dute, buruz buru.

Egitasmo horren gaineko bere iritzia emanen dute Jean-Felix Acquavivak, Pe a Corsica zerrendako kide eta diputatua frantses Asanblea Nazionalean, eta erakunde berean jarduten duen Paul Molac bretainiarrak. Hizkuntza gutxituen defendatzaile, iazko bozen ostean, LREMko diputatu da Molac.

RPSko udako unibertsitateari bukaera emateko, abuztuaren 24an, goizean, «Europar Batasuna demokrazia bat da?» galdera bihurriari erantzun ematea egokituko zaie Jean Quatremer europar aferetan aditu den kazetariari eta Europako Federalisten Batasuneko kide den Jean-Francis Billioni.

Una abogada angeluarra en la lista ecologista

Aunque todavía faltan nueve meses para las elecciones europeas, son varias las formaciones políticas que han aprovechado sus habituales universidades de verano para engrasar la maquinaria. Este es el caso de la federación RPS –que validará programa, estrategia y candidatos a las elecciones del 25 de mayo de 2019 en la reunión que mantendrá la próxima semana en Baiona– y también de los ecologistas.

Cuando se trata de coaliciones o federaciones de partidos, esas decisiones deberán cruzarse con procesos internos y luego con eventuales alianzas; de ahí que tengan un cierto grado de provisionalidad.

Los próximos comicios europeos se celebrarán bajo un nuevo sistema de circunscripción única para todo el Hexágono, lo que complica todavía más si cabe la tarea de elaboración de listas, además de convertir el logro del escaño prácticamente en misión imposible para las formaciones que centran su actividad en un territorio en particular.

Pese a ello, RPS y ecologistas han optado por desvelar este verano unas candidaturas que, en el mejor de los casos, no serán oficiales hasta principios del año próximo. EELV ha investido a dieciséis aspirantes –de un total de 79–, entre los cuales figura Sophie Bussière. Adscrita al colegio de abogados de Baiona, la angeluarra remarca la importancia de esos comicios para impulsar «la idea de otra Europa, federal y ecologista, frente a esa UE conservadora y tecnócrata a la que representa Macron» y también para frenar la expansión de la extrema derecha. M.U.