Eredu jasangarriko arrainaren erosketak %24 handitu ditu Eroskik

Modu jasangarrian harrapatutako arrainaren erosketak %24 handitu ditu Eroskik. Elikadura eredu jasangarria sustatzeko MSC eta Global G.A.P. ziurtagiriak erabiltzen ditu eta Eroski Natur freskoen marka propioarekin saltzen ditu. Modu honetan, eta urteko aurreneko sei hilabeteko datuei erreparatuz, kooperatibak 900 tona arrain baino gehiago saldu ditu arrantza jasangarriko MSC ziurtagiri urdinarekin; besteak beste, Skrei bakailaoa, antxoa, hegaluzea, abakandoa, bakailao gezatua eta surimia. Duela urtebete MSC erakundearen ikuskaritza gainditu zuen Eroskik eta bere 348 salmahaitan eros daiteke eredu jasangarriko arrain freskoa.