NAIZ

«Emakumeok!» zikloak hasiko du BBK aretoko musika-zikloen denboraldia

Bilboko BBK aretoko musika-zikloen denboraldiaren barruan apustu berri bati ekin diote. “Emakumeok!” zikloak musika interpretatzaile nabarmenak ekarriko ditu gurera, denboraldia bera indartuz. Hala, Sarah McKenzie australiarrak emango dio hasiera egitarauari ostiralean, eta honen atzetik etorriko dira Jacquie McShee (otsailak 8), Rosana (otsailak 22), Luz Casal (martxoak 15) eta Lizz Wright (martxoak 23). Kontzertu guztiak 20.00etan hasiko dira.