GARA
DONOSTIA

Erasotako gizona hil da

Igandean Donostiako Gros auzoan eraso bat jasan ostean oso larri, garun-heriotza egoeran, ospitalean zegoen 61 urteko gizona atzo hil zen. Donostiako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak zabalik dute gertatu zena argitzeko ikerketa eta oraindik ere ez dute inor atxilotu. Errenteriakoa zen biktima eta igandean goizeko hamarretan eraman zuten ospitalera, larri.

Oraindik ez da argitu heriotza erasoak ala hartutako kolpe batek eragin duen.