GARA
PORTO

«Lurralde hotzak», Porto Femme jaialdiko dokumentalik onena

Iratxe Fresnedaren "Lurralde hotzak" filmak dokumental onenaren saria irabazi du Porto Femme zinemaldian.

Porto Femme jaialdi gaztea da, aurten bigarren edizioa egin duena. Hala ere, nazioarteko sail ofiziala du, eta horren barruan saritu dute Fresnedaren lana. Egileak berak egindako bidaia bat du oinarrian, ez-fikziozko road movie bat osatuz. Erlezaintzari, arkitektura eta iparraldeko argiei zuzentzen die begirada oso pertsonala, eta ikuspuntu desberdin bat jartzen du pantaila gainean denbora geldituz.

“Lurralde hotzak” apirilean estreinatu zen ofizialki eta hainbat jaialditatik pasatu da ordutik.