GARA
LOIU

Iberiako lurreko langileak, zerbitzu minimo «neurrigabeengatik» kexu

Bigarren greba eguna egin zuten atzo Loiun lan egiten duten Iberiako lurreko beharginek. Joan den igandera arte ordu batzuetako geldialdiak egin zituzten, baina ez zuten eragin handirik izan. Atzo Madril eta Santiago de Compostelarako bi hegaldi geratu ziren bertan behera. British Airwayseko pilotuen grebak lau hegaldi ezeztatu zituen.

Guztira sei hegaldi geratu ziren bertan behera Loiuko aireportuan atzo. British Airways konpainiako pilotuen grebagatik Loiu eta Londres arteko lau hegaldi ezeztatu ziren –bi joaneko eta bi itzulerako–, eta Iberiako lurreko langileen 24 orduko grebaren eraginez, berriz, beste bi: Madrileko bat goizez eta Santiago de Compostelara zihoan beste bat arratsaldez.

Iberiako lurreko langileen batzordeak ostiralean erabaki zuen 24 orduko greba mantentzea igandeko eta asteleheneko jardunaldietarako. Aurreneko aldiz egin dituzte egun osoko geldialdiak, aurretiaz UGT sindikatuak iragarritako mobilizazioak ordu batzuetakoak izan baitziren. Protesta horiek ez zuten ia eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, hegaldi bat bera ere ez baitzen bertan behera geratu.

Iberiako lurreko langileen %69k babestu zuten greba bai atzo bai igandean –UGTk adierazitakoaren arabera– eta sindikatua kexu agertu zen, zerbitzu minimoak «neurrigabekoak» izan zirela argudiatuz. Igandean kasu batzuetan %80 eta 90 arteko zerbitzu minimoak ezarri zituen Iberia konpainiak, UGTren esanetan.

Igandean bi hegaldi bakarrik geratu ziren bertan behera. 270 langile inguruko lantaldea du Iberiak Loiuko lurreko zerbitzuetan.

Eragin handiena, hala ere, British Airways konpainiako pilotuen grebak izan zuen. Ia mundu osoko hegaldi guztiak utzi zituen bertan behera; horien artean, Loiuko lau. Ez ziren lurreratu 10.35 eta 18.40ean Londrestik zetozen bi hegaldi; eta aireratu gabe geratu ziren 12.00 eta 17.05eko Londreserako beste bi hegaldi.

Bartzelonan, hilabete

Bartzelonako El Prat aireportuko segurtasuneko langileek hilabete daramate greban. Trablisa enpresak du zerbitzuaren esleipena 2018ko ekainetik. Lan kargak konpentsatzea, formazioa, atsedenaldiak bermatzea eta langileen arteko parekidetasuna dira aldarrikapen nagusiak.

Horiek ere zerbitzu minimoez kexatu ziren, gehiegizkoak zirela-eta. Adierazi zuten %90eko zerbitzu minimoak ezarri zituela Kataluniako Gobernuaren delegazioak.

Enpresak greba babestu duten langileen lanaldiak ordezkatzeko beste herrialdeetako beharginak eraman izana ere gaitzetsi zuten langileek.

La plantilla de British Airways resalta los «enormes beneficios»

British Airways (BA) confirmó la cancelación de casi todos los vuelos programados en todo el mundo durante el día de ayer y el de hoy debido a la huelga de 48 horas convocada por el sindicato de pilotos Balpa.

Además de estas dos jornadas, el sindicato ha establecido nuevos paros para el 27 de setiembre. Las reivindicaciones de los trabajadores se basan en que la aerolínea «está obteniendo enormes beneficios como resultado del arduo trabajo y la dedicación personal», incluso «de los sacrificios realizados en tiempos difíciles». La pasada semana, Balpa se ofreció a cancelar la huelga si la dirección de la aerolínea aceptaba una nueva propuesta, pero fue rechazada. No obstante, ambas partes volvieron a señalar que mantienen su disposición para negociar.

En cuanto a lo sucedido ayer, la dirección indicó que, ante la falta de detalles por parte del sindicato sobre cuántos pilotos participarían en la huelga, «no tenía forma de predecir cuántos aviones estarían operativos», por lo que no tuvo «más remedio» que proceder a las cancelaciones, que afectaron a prácticamente todos los vuelos bajo bandera de British Airways.

No obstante, señaló que los vuelos de BA CityFlyer, Sun-Air y Comair no se verán afectados por estas cancelaciones y que estaba trabajando con las filiales para programar aviones más grandes que le permitan transportar a un mayor número de clientes. GARA