NAIZ
ANOETA

Xalbador Garmendiari gorazarre Anoetan

Larunbatean 18.00etan jarri dute hitzordua Anoetako herriko plazan. Iazko azaroaren 14an hil zen Garmendia eta hari omenaldia egiteko batu dira Zaldibia (bere jaioterria) eta Anoeta (hamarkada luzez bizitoki izan zuena). «Bi herri

hauetan urte luzez, eskuzabaltasun osoz, musika eta euskal kantua irakatsiz, herritarrak euskal kulturan heziz, elkarbizitzari ekarri dion aberastasunagatik».

“Zeruko Argia” aldizkarian zuzentzailea, Eusko Kontseilu Nagusiko itzultzailea eta “Egin” egunkariko euskara arduraduna izan zen Garmendia. Euskaltzain urgazle zela, 1968an Arantzazun euskara batuaren oinarriak ezartzeko egindako biltzarrean deklinabideari zegokion txostena aurkeztu zuen.

Hainbat itzulpen lan ere egin zituen eta antzerkigintzan ere aritu zen. 

Jaialdia iragarri dute: Nafarroako joaldunak izango dira, txalaparta, Zaldibia eta Anoetako dantzariak, Tolosako Udaberri dantza-taldekoak, abesbatza, txistua, soinua… Anoetako musika eskola eta Ikastolako haurrek eta Iparraldeko abeslari ezagunek kantatuko dute. “Printze txikia” ipuinaren zati batzuk ere antzeztuko dira. «Denok zaudete gonbidatuta arratsalde zoragarri eta magikoa bizitzera», adierazi dute antolatzaileek.