ARANTXA URRETABIZKAIAK JASO DU 2019KO ANTON ABBADIA SARIA

Arantxa Urretabizkaiak jaso du Gipuzkoako Aldundiak ematen duen Anton Abbadia saria, euskararen normalizazioaren alde egindako ekarpenagatik eta euskal literaturan emakumearen imajinarioaren eraldaketan aitzindari izateagatik. Sari-emate ekitaldia atzo izan zen, Euskararen Egunaren bezperan, eta Urretabizkaiak Udane Juaristi artista azkoitiar gazteak egindako obra bat jaso zuen, sariaren oroigarri. Juan Carlos RUIZ | FOKU