GARA
DONOSTIA

Guy de Maupassanten «Vendetta» ipuin bilduma, euskaraz

Guy de Maupassant-en “Vendetta eta beste ipuin batzuk” narrazio bilduma argitaratu berri du Alberdania argitaletxeak. Jexuxmari Mendizabal “Bizargorri” idazle eta itzultzaileak ekarri du euskarara lana.

Jorge Gimenez Bechek gogora ekarri du Maupassant Normandian jaio zela 1950ean eta Flauberten eskutik sartu zen Estatu frantseseko literaturaren mundura. Berak aurkeztu zizkion Turgenev, Zola eta Goncourt anaiak, esaterako, eta egunkarietarako ateak ere ireki zizkion. 1880ean argitaratu zuen bere lehen narrazioa, arrakasta handiz, eta bere jardun literarioan ipuingintzara lotu zen nagusiki, hainbat eleberri ere idatzi zituen arren.

Anjel Lertxundik egin du hitzaurrea eta, bertan aipatzen duenez, Maupassant da «France profondeko izaera sakona modu fidelenean jaso eta deskribatu duen idazlea. Le mot juste bilatzea zen Maupassantentzat idaztea, eta modu naturalenean –hau da, zehatzenean, bisturi batekin bezala– marraztu zuen Frantziako errealitate kultural iraunkorra, bertako pertsona eta paisaia partikularren bidez aztertu zituen mendekua, inbidia edo gorrotoa bezalako irrika unibertsalen mekanismoak».