GARA
AGURAIN

Bizikidetza eraikitzea da Foro Sozialak orain ikusten duen erronka

Euskal gizarteak egun duen erronka «bizikidetza demokratikoa eraikitzea» dela uste du Foro Sozial Iraunkorrak, eta hori lortzeko «baldintza objektiboak» daudela pentsatzen du. Bide horretan hiru egiteko nagusi ikusten ditu: biktima guztiak beren eskubideen jabe egitea, errepresaliatuen auzia konpontzea eta memoria inklusibo bat lantzea.

Foro Sozial Iraunkorrak Batzar Orokorra egin zuen atzo goizean, Agurainen, eta bileran parte hartu zutenek datozen hilabete eta urteetarako lanaren oinarri gisa «bizikidetza demokratikoaren eraikuntza» kokatu zuten.

Hedabideei igorritako oharrean nabarmendu zuenez, gizarte zibileko hamazazpi erakundek eta 58 norbanakok osatzen duten espazio dinamizatzaile honek «gatazkaren ondorioen konponbidea erraztea izan du helburu» 2016an sortu zenetik.

Horretarako, oharrean aipatzen denez, Foro Sozialak «errealitatearen analisia egin du hainbat kontakturen eta hitzaldiren bidez; nazioarteko zein tokiko esperientziak aztertu ditu; aldeen artean egon daitezkeen adostasunak eta desadostasunak identifikatzen saiatu da; irtenbide posibleak proposatu ditu, ikuspegi inklusibo batetik, errail zentral gisa, alderdi guztiak inplikatuko eta konprometituko lituzkeena, ‘triangulazioa’ deitu izan den logikari jarraituz; eta adostasun horiek gauzatu ahal izateko errazte lanak egin ditu».

Lan mardula izan dute, beraz, eta horixe aztertu zuten atzo Aguraingo batzarrean.

Inplikazioa, bermerik onena

Azterketaren ondorioa «argia izan da: gizarte zibilak ekarpena egin diezaioke (eta egin behar dio) indarkeria ziklo baten ondorioak konponbidean jartzea helburu duen bake prozesu bati». «Gainera, gizarte zibilaren inplikazio hori da gizarteak, oro har, prozesua bere sentitzeko bermerik onena, eta etorkizunari begira horrelakorik berriro ez gertatzeko bermerik onena», gaineratu zuen alde horretatik.

Egungo testuinguruari begira, Foro Sozialak uste du «armagabetze zibilaren eta ETAren desegitearen ondoren, giza eskubideen urraketa larri guztiak eskubide berdintasunean aitortuak izan daitezen emandako aurrerapausoen ondoren, eta espetxe-salbuespenaren amaierarantz gertatutako aurrerapen apurren ondoren», «bizikidetza demokratikoa eraikitzea» dela euskal gizartea bere osotasunean konprometitzen duen erronka. Eta, bere iritziz, «gaur egun sortuta daude horretarako baldintza objektiboak».

Bide horretan aurrera egiteko, edonola ere, hiru dira, foroaren ustez, euskal gizarteak dituen eginbeharrak. Lehena, «orotariko indarkeriak jasandako biktima guztiak beren eskubideen jabe direla ziurtatzea», hots, «egia jakiteko eskubidea, aitortza ofiziala jasotzekoa, justiziarakoa eta erreparaziorakoa, gaur egungo diskriminazioa behingoz gaindituz». Bestetik, «preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea ematea». Hirugarren puntu gisa, hau aipatzen du Foro Sozialak: «Memoria inklusibo baterantz aurrera egiteko beharrezkoak diren oinarrizko adostasunak sortzea, bizi izan duguna ahaztu gabe giza eskubideen eta bakearen kultura oinarri izango dituen etorkizun berri bat eraikitzeko aukera emango diguna, eta ‘kontakizunaren bataila’ deritzona gainditzeko baldintzak sortuko dituena».

Horregatik, herri-egitasmo hau osatzen duten kideek honako egitekoa jarri diote beren buruari: «Orain dela hiru urte Foro Sozial Iraunkorra osatu genuen hamazazpi eragile sozialek hartutako konpromisoaren dimentsioa zabaltzen jarraitzea».

«Bizikidetza demokratikoa eraikitzea euskal jendartearen helburu nagusi bilakatu dadin nahi dugu, bere osotasunean: bere herritarrena, bere erakundeena eta bere gizarte-eragileena», nabarmendu zuten.

Electos de ERC, JxCat, CUP y BNG denuncian los arrestos

Electos de ERC, JxCat, BNG y CUP han firmado un texto conjunto para denunciar el arresto de cuatro militantes de Sortu el pasado 22 de enero. En el escrito se afirma que la operación desarrollada por la Guardia Civil «constituye una nueva vulneración de derechos fundamentales, y entendemos que no es casualidad que los arrestos se produzcan en el momento en el que existe en la sociedad vasca un mayor consenso que nunca a favor del cambio en la política penitenciaria». «Estas detenciones –opinan– responden a un impulso puramente político», y ven en ellas «un nuevo intento del Estado para intentar condicionar la acción política que conduzca a posibles soluciones políticas y democráticas». Entre los firmantes está el president Carles Puigdemont (JxCat), Diana Riba (ERC), Néstor Rego (BNG) y María Sirvent (CUP). GARA