BEGIRADA

Berrogeialdia zaintzen, ingeniaritza soziala lantzen

Nizako Promenade des Anglais pasealekua dronez bete du poliziak. Robot hegalari hauekin kontrolatzen dute jendea, banan-banan, metroko distantziarekin dabiltzan edo ez. Berrogeialdiarekin esperimentu polizial betean ari dira han, eta nonahi. Eskubideak murriztuta, jendea zenbateraino irensteko eta aguantatzeko gai den neurtzeko ingeniaritza soziala lantzen.