28/05/2020

Koldo Bigurik irabazi du 2020ko (H)ilbeltza beka
GARA|baztan

Koldo Biguri euskaltzain eta itzultzaileak irabazi du 2020ko (H)ilbeltza beka, Massimo Carlottoren “Arrivederci amore, ciao” itzultzeko.

Bekaren xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da eta 4. edizio honetara aurkeztu diren hamar proposamenetatik Bigurirena hautatu du epaimahaiak, obraren «letrari eta estiloari tentuz eta zentzuz» jarraitu eta elkarrizketa biziak eta lagunarteko erregistroa egoki erreproduzitzeagatik. Liburua 2021eko abenduan argitaratuko du Txalapartak.