GARA
DONOSTIA

«Gizartearen gaitzei» erreparatuko die Jakin-ek aurtengo jardunaldietan

Pandemiaren gerizpean, etorkizuna irudikatzeko ditugun uste eta tresnei begira jarriko da Jakin aurtengo jardunaldietan. “Birusak, distopiak eta mundu berriak” izenpean, pandemiarekin «agerian geratu diren gure gizartearen gaitzei» erreparatuko die jardunaldiak, zortzi adituren eskutik: Mario Zubiaga, Joseba Azkarraga Etxagibel, Arantza Etxeberria, Teresa Larruzea, Irati Zubia, Lorea Agirre, Aizpea Otaegi eta Agurtzane Solaberrieta. Jardunaldirako prestatutako beste autore batzuen testuak eta bideoak ere erabiliko dituzte, «denon artean ate joka dugun etorkizunaz gogoetatzeko».

Jardunaldia uztailaren 16an egingo da Usurbilen. Izen-ematea UEUren webgunearen bidez egingo da.