Amaia EREÑAGA
DESKONFINAMENDURAKO DOKUMENTALAK

Kukaitik Elena Asinsera

Pandemian museoak sekula baino aktiboago agertu dira sare sozialetan. Gelditzeko iritsi den “iraultza” bat izan da eta, horren adibide, bi dokumental hauek. Lehena, Arte Ederren Museoak atzo bere Youtubeko kanalean jarri zuena. Konfinamenduan bertan grabatutako “Txango bat” lana; Kirmen Uribek, museoaren funtsetik abiatuta, bidaia bat proposatzen digu. Jon Maya koreografoak eta Kukai taldeak gidari/interpretatzaile lanak betetzen dituzte. Ederra benetan dokumentala.

Eta bigarrena; Euskal Herria benetan maite zuen Elena Asins artista handiak. Nafarroan bizi izan zen luzaroan, hil arte. Igandera arte Sofia Erregina Museoak berari buruzko dokumental bat eta haren azken lan esperimentala, “Antigiona”, eskainiko ditu.