Dabid LAZKANOITURBURU

Trumpek Hong Kongeko agintariak zigortzea gaitzetsi du Txinak

Txinako Gobernuak gogor kritikatu ditu Donald Trumpek Hong Kongeko gobernuburuari eta beste 11 agintariri ezarritako zigor ekonomikoak. Neurri horrekin, AEBetako presidenteak fronte politikora zabaldu du orain arte arlo ekonomikora eta teknologikora mugatutako presio estrategia. Noraino iritsiko da? Noiz arte eutsiko dio Pekinek?

Donald Trump Etxe Zuriko maizterrak zigor ekonomikoak ezarri dizkie Carrie Lam Hong Kongeko Exekutiboaren buruari eta beste 11 agintariri «oposizioko ekintzaileen eta disidente politikoen aurkako errepresioagatik». Hong Kongen Txinak duen Bitartekaritza Bulegoko zuzendariak, Luo Huiningek –bera ere «zerrenda beltzean» sartu dute–, Washingtonen aurka egin du: «Zigortuok gure herriaren alde egin behar genuena egin dugala frogatzen dute zigorrek».

Bide batez, ironikoki, 100 dolarreko billete bat eskaini dio Huiningek Trumpi, «izoztu dezan». Izan ere, nabarmendu duenez, «erbestean ondasunik ez badugu, ez dute gu zigortzeko modurik». Are, argi utzi nahi izan du ez dutela amore emango: «AEBek uste badute zigorrekin Txina zeozer egitera bultzatuko dutela, oso oker dabiltza».

Carrie Lam Hong Kongeko gobernuburuarekin eta Luo Huiningekin batera, zigortutakoen zerrenda luzea da: Chris Tang Hong Kongeko Poliziaren komisario gorena, bere aurreko Steven Lo, John Lee Ka Chiu Segurtasun ministroa, Teresa Cheng Justizia ministroa, Erick Tsang Konstituzio Auzien ministroa, Xia Baolong Estatu Kontseiluko Hong Kongeko eta Macauko Auzietako Bulegoko arduraduna...

«AEBek Hong Kongeko herria babesten dute eta gure baliabideak erabiliko ditugu bere autonomia errespetatzen ez dutenei aurre egiteko», jakitera eman zuen Steven Mnuchin AEBetako Altxorreko idazkariak zigorren berri eman ondoren. Zigortuei «prozesu demokratikoen eta elkarretaratze eta adierazpen askatasunen aurka» egitea egotzi zien eta AEBetan izan ditzaketen aktiboak izoztuko dituztela gaineratu zuen, baita zigortuekin harremanak dituzten estatubatuarrenak ere. Argi geratu da, beraz, AEBek eremu politikora hedatu dutela Txinaren aurkako presio estrategia.

Ostegunean, Trumpek TikTok bideo aplikazioari eta WeChat mezu zerbitzuari 45 eguneko epea eman zien beren jabe txinatarrak utzi (ByteDance eta Tencent) eta kapital estatubatuarraren menpe geratzeko. Horrela egin ezean, zerbitzuok debekatuko dituztela egin zuen mehatxu. Trumpek aurrekaririk ez duen dekretua sinatu zuen.

Tiktokek 100 milioi jarraitzaile ditu AEBetan eta Trumpek aplikazioa ezagutu eta pairatu zuen gazte talde batek bere agerraldi bat sabotatu zuenean erreserba faltsuak egiteko erabili zuenean. WeChat, Txinako Whatsapp, ez da hain ezaguna AEBetan, baina zerbitzu sekretuen eta erakunde independente askoren jomugan dago Txinan zentsura kanpainetan parte hartzen duelako. TikToken kasuan, aurrekari arriskutsu batean aurrean gaude. Eta ez soilik AEBetan Instagramek beste oihartzun duelako (Twitterrek baino gehiago), baizik eta, ByteDancek frogatu duenez, Txinako Gobernuaren menpe ez dagoelako eta pribatutasun arauak betetzen dituelako. «Txinakoa izate hutsagatik konpainia baten aurkako horrelako erabaki bat frogarik gabe hartzea oso aurrekari arriskutsua da. Gainontzeko herriek antzeko erabakiak hartuz gero, AEBetako konpainiek gaizki pasako dute», ohartarazi dute adituek.

Trumpek ez du, ordea, atzera egiteko asmorik. Horren adibide, Mark Esper AEBetako Defentsa ministroak Pekinera deitu du Taiwaneko uretan izandako mugimenduak salatzeko. Gaur bertan, Taiwanera iristekoa da Alex Azar AEBetako Osasun ministroa. Ofizialki pandemiarekin lotutako bidaia da, baina 1979tik ez da pareko AEBetako agintarik izan bisitan Taiwanen. Desegonkortasuna, nork?

El Parlamento hongkonés, en manos de Pekín

El Comité Permanente del Parlamento chino comenzó ayer una reunión de cuatro días para decidir cómo suplir el vacío legislativo en Hong Kong por el retraso de las elecciones.

El Ejecutivo de Hong Kong anunció en julio el retraso en un año de las elecciones al Consejo Legislativo, aduciendo como excusa la pandemia de coronavirus.

El Comité Permanente de la Asamblea Nacional Popular (ANP), va a examinar la conveniencia de prolongar el mandato de los diputados actuales, que oficialmente expira el 30 de setiembre, o la posibilidad de crear un «órgano de transición».

La jefa del Ejecutivo de Hong Kong, Carrie Lam, ha asegurado que sería más pragmático extender el mandato de la Asamblea (Consejo Legislativo) actual, pero ha reconocido que se trata de una cuestión espinosa, ya que permitiría a cuatro diputados de la oposición a los que Pekín prohíbe presentarse a unos comicios seguir como representantes políticos.

Sus candidaturas forman parte de un total de 12 listas que fueron invalidadas a finales de julio por las autoridades, que invocaron la nueva ley de seguridad impuesta por el Gobierno chino.

«No dejaremos que disfrute un nuevo mandato a nadie que reivindique la independencia de Hong Kong y participe en acciones ilegales como los disturbios», advirtió el diputado pro-chino Junius Ho.

La oppsición denuncia que la nueva ley de seguridad supone una marcha atrás en las libertades de que goza Hong Kong en virtud del modelo «Un país, dos sistemas» instaurado tras la retrocesión de la colonia a China por parte de Gran Bretaña. Y que el retraso de las elecciones busca impedir una nueva victoria electoral opositora. GARA