GARA
DONOSTIA

Arzuaga: «Presoak herriratzeko beharra areagotu da»

EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagak azpimarratu duenez, covid-19aren «aitzakia baliatuta espetxeetan ezartzen ari zaizkien murrizketek areagotu egiten dute euskal presoak Euskal Herriratzeko beharra».

«Osasun krisia areagotzeak neurriak eskatzen ditu, baina ez adierazitako ildoan, preso eta senideen eskubideen kontura berriro ere. Covid-19a, kartzela salbuespena eta urruntzea eskubide urraketak izateko testuinguru egokia da, eta egoera horrek berehalako konponbidea behar du», esan du.

Arzuagaren hitzetan, «familia eta gizarte errotzearen printzipioa errespetatzea da irtenbidea».

«Presoak euskal kartzeletara eraman behar dira berehala. Kondena betetzea aurreratuta duten presoei askatasuna eskuratzeko erraztasunak eman behar zaizkie. Eta gaixoen eta 65 urtetik gorakoen kasuan, libre egon behar lukete», esan du.