GARA

Itsasoko hondakinak sare finean harrapatuz

Seabin Pasaia ekimena Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak, gizartea itsas ingurunearen kontserbazio aktibora hurbiltzeko eta horretan inplikatzeko misioa duenak, bultzatu du. Bizkaiko Golkoan ur gainazalean dauden hondakinen kopuruari eta tipologiari buruzko aldizkako datuak emango ditu, oso informazio baliagarria arazo global honen iturriak identifikatzeko lanetan jarraitzeko eta ikerketa ezberdinak egiteko. Uztailean “Mater” ontzia euskal kostaldeko hainbat portutara iritsi zen, «Hondakinik onena, sortzen ez dena» mezua zabaltzeko asmoz. 400 pertsonak baino gehiagok ezagutu ahal izan zuten, bisita ekoaktiboen eta antolatu ziren irteeren bitartez. “Mater”-eko tripulazioa, boluntarioekin batera, Hondarribi, Ondarroa, Portugalete eta Pasaiako portuetatik itsasoko zaborra eta mikroplastikoak «arrantzatzera» irten zen. Arrantzatutako emaitzei dagokienez, mikroplastikoen sareak Bilboko Itsasadarrean 5 milimetro baino gutxiagoko tamaina zuten plastikozko pieza ugari bildu zituen, 0,7 mikroplastiko m2-ko kontzentrazioa iritsiz.