Andres OSA «SAKONA»
HERRI KIROLAK

Bizkaiko hiru txapelketa jokatuko dira igande honetan Diman

Igandean 13.00etan Bizkaiko hiru txapelketa jokatuko dira Dimako frontoian. Lasto altxatzen Beñat Amade, Joseba Legarreta eta Ousmane Drame neurtuko dira. Txinga eroate txapelketan Nerea Egurrola, Karmele Gisasola “Zelai V.a” eta Naroa Arrieta lehiatuko dira. Eta, amaitzeko, lasto jaurtitzen Aitor Rodriguez, Xabier Rodriguez, Beñat Obieta eta Mikel Agirre neurtuko dira.

Berrrizen, bestalde, lur gaineko Bizkaiko sokatira txapelketaren bigarren eta azken ekitaldia izango da. Partaideak aurreko jardunaldiko berberak dira eta sailkapena honela dago: Goiherri A taldeak 5 puntu, Gaztedik 4, Akelarrek 3, Getxok 2 eta Goiherri B taldeak bakarra. Aipaturiko bost talde hauek 17.00etan zelairatuko dira.

Nafarroako emaitzak

Aurreko astean Nafarroako lokotx bilketa txapelketa jokatu zen. Gizonezkoetan Unai Iantzi izan zen txapelduna 6:09ko denborarekin, Aitor Blancoren aurretik, eta emakumezkoetan Maika Ariztegi, 7:32ko markarekin.