Dabid LAZKANOITURBURU

Auzitegi Goreneko epaile berria hautatzeko presa du Trumpek, baita arazoak ere

AEBetako presidenteak iragarri du «aste honetan bertan» hautatuko duela hil berri den Ruth Bader Ginsburg ordezkatuko duen epailea, baina bi arazo ditu: denbora eta errepublikanoen deserosotasuna.

AEBetako presidentetzarako bozetarako hilabete eta erdi baino falta ez den honetan, ostiralean hil zen Ruth Bader Ginsburg epaile progresista, 87 urterekin, minbiziak jota. Bada, Donald Trump presidenteak aukera ikusi du Auzitegi Gorenean epaile kontserbadoreek egun duten gehiengoa sendotzeko. Ginsburgekin lau ziren epaile progresistak eta bost kontserbadoreak.

Auzia ez da makala, Gorenak bere esku baititu AEBak zatitzen dituzten hainbat gai, tartean, abortatzeko eskubidea, migrazioa edo erlijio askatasuna. Are, azaroaren 3ko hauteskundeen biharamunean, Barack Obamak bultzatu zuen Obamacare osasun erreformaren legezkotasuna aztertuko du, Etxe Zurira iritsi zenetik Trump bertan behera botatzen saiatu den egitasmoa.

Presidentearen presak ere baditu arrazoi elektoralistak. Alde batetik, pandemiaren kudeaketa kanpainatik alboratzea, bide batez, gainera, Trump maite ez duen hautesleria independenteari, giza kontuetan kontserbadorea denari, keinu eginda.

Hala ere, Trumpek ez du batere samur. Auzitegi Goreneko epaileak Senatuak aukeratzen ditu. Errepublikanoek gehiengoa dute eta agortzear den agintaldian aldatu zuten hautaketa arautzen duen legea. Ordura arte gehiengo zabala eskatzen zen epaileak izendatzeko, baina orain nahikoa da gehiengo sinplearekin. Bi senatari errepublikanok, ordea, argi esan dute ez dutela Trump babestuko. Susan Collinsek «herriari» zor dion «zintzotasunagatik» egingo duela esan du. Lisa Murkowski senataria ere gehitu zaio. Errepublikanoek 53 eserleku dituzte Senatuan (100 dira). Beste bik Trumpen aurka eginez gero, ekimenak porrot egingo luke.

Agindutakoa bete

Ginsburg epailea proposatu zuen Bill Clinton presidente ohiak esan duenez, azaroaren 3an aurkezten diren hainbat senatari errepublikanok hautesleriari azaldu beharko diote «zergatik defendatzen duten orain lehen arbuiatzen zutena». Izan ere, 2016ko otsailean, hauteskundeetarako zortzi hilabete falta zirenean, Antonin Scalia epaile kontserbadorea zendu zen eta Obamak Merrick Garland epaile progresista proposatu zuen. Mitch McConell orduko eta oraingo Senatuaren presidente errepublikanoak atzera bota zuen proposamena hauteskunde urtea zela eta hautaketa presidente berriari zegokiola argudiatuta: «Jendeak du hitza». Orain, ordea, «Donald Trump presidenteak proposatutakoa bozkatuko du Senatuak», iragarri du. Denbora ere aurka du, baina. Prozedurak bizpahiru hilabete behar ditu gutxienez. Hala, litekeena da Senatuko bozketa azaroko bozen ostean eta irabazleak 2021eko urtarrilean kargua hartu baino lehen egitea.

Inkestek garaile ematen duten Joe Biden hautagai demokratak epaile berriaren aukeraketak pandemiaren erantzunarekin zerikusia duela ziurtatu du. «200.000 hildako baino gehiago ditugun honetan, osasun zerbitzua bera ere kolokan jarriko luke», ohartarazi du. Presidenteak, baina, bere horretan jarraitzen du eta «emakume oso adimentsu bat» proposatuko du. Eskuin erlijiosoaren, abortuaren kontrakoen eta Erriflearen Erakunde Nazionalaren belarriak gozatzeko, hautagaiak ere aurkeztu ditu. Azken orduetan bi izen aipatzen dira: Amy Coney Barrett 48 urteko ultrakatolikoa eta Barbara Lagoa 52 urteko jatorri kubatarreko epailea.

Dos juezas son las grandes favoritas

Amy Coney Barrett, católica ferviente, es madre de siete hijos y es conocida por sus artículos de doctrina jurídica, que destilan

valores relogiosos tradicionalistas. Ella asegura que separa su trabajo de su fe.

Barbara Lagoa, de origen cubano, fue la primera juez latina nombrada para el Supremo de Florida, uno de los estados más reñidos en las presidenciales. Trump buscaría el voto de la cada vez más decisiva minoría latina, que se inclina por Biden. Lagoa votó a favor de restringir el derecho de voto a expresidiarios.

Además de estas dos favoritas, suena el nombre de Joan Larsen, opuesta a reconocer los derechos de los homosexuales y defensora del rigor penal.

Entre los varones suena Thomas Hardiman, feroz defensor del rifle y contrario a filmar a la policía, y Raymond Kethledge, perteneciente a la escuela originalista, que defiende la interpretación literal y ahistórica de la Constitución. Cierran la lista los senadores republicanos Ted Cruz, Tom Cotton o Joshua Hawley.D.L.