GARA
HERRI KIROLAK

Xabier Zalduak hirugarren txapela lortu du Azpeitiko Pentatloian

Larunbat gauean jokatu zen Azpeitiko zezen plazan Pentatloi Txapelketa, euria eta haizea tarteko zirela. Bezperan bertan behera utzi izan balitz hobe, eguraldi iragarpenak aski garbiak baitziren. Eta aterpe gehiago jarri izan balira ere, zerbait mejoratuko zen.&hTab;

Xabier Zaldua izan da berriro ere onena. Denentzat baldintza berberak, txarrak, baina ongien moldatu zena Zumarragako atleta izan zen. Kepa Peñagarikanok ia buruan izan zuen txapela, baina korrikan izan zuen makalaldiagatik galdu zuen.

Zaldua ongi, seguru, eta Julen Gabirondo, ongi bai, baina datorren urterako aizkoran gehiago egin beharko du txapelaren jabe egiteko. Denak ongi, saiatu ziren eta eguraldi petralari aurpegia eman zioten. Eskertzekoa da. Ea datorren urtean baldintza hobeetan egiten den.

Sailkapena honakoa izan zen: Zalduak 36:06ko denbora egin zuen, Julen Gabirondok 36:41, Xabier Orbegozo Arria V.ak 37:55, Kepa Peñagarikanok 38:42, Iñaki Errazkinek 40:05 eta, azkenik, Julen Kañamaresek 43:23ko denbora behar izan zuen.