GARA
madril

Unai Elorriagak eta Pello Otxotekok jaso dute Kritika Sari espainola

Espainiar Estatuko Literatur Kritikarien Elkartearen iritziz, Unai Elorriagaren “Iturria” (Susa) liburua izan da 2019an euskal literaturak utzitako narratibako lanik onena, eta Pello Otxotekoren “Itsas bizimina” (Balea Zuria), poesia arlokoa. Sariketa honetan, egileek ez dute aipamenaz haragoko diru saririk jasotzen. Katalanez, Jordi Lararen “Sis nits d'agost” eta Dolors Miquel “Ictiosaure” saritu dituzte; galizieraz, Berta Davilaren “Carrusel” eta Olga Novoren “Feliz idade”; gazteleraz, Mariana Enriquez idazlearen “Nuestra parte de noche” eleberria eta Juan Antonio Gonzalezen “Jardín Gulbenkian”.