R. SOLA- M. UBIRIA

Senideak espetxerako bidean, bisita egiteko eskubide eta itxaropenarekin

Asteburu bereziki zaila dute hau euskal presoen senide eta lagunek. Bidaia luzea egin beharrari kezka berezia eransten zaio orain. Ostegunean autonomia erkidegoek hartutako erabakiak direla eta, Galizian eta Extremaduran izan ezik, kartzelak dituzten gainerako lurralde guzti-guztietan sartu eta ateratzea debekatuta dago. Edo, hobeto esanda, murriztuta. Lanerako sar daiteke, esaterako, zaintzarako ere bai: salbuespen hauetan sartzen dira presoei egin beharreko bisitak, Etxeratek egindako kontsultek baieztatu dutenez.

Hala ere, bidean arazoren bat sor litekeela (trafiko kontrol bat, esaterako) aurreikus daiteke. Horretarako, bisita hitzartuta dagoela frogatzen duten jakinarazpenak edota espetxeko telefono zenbakia eramatea guztiz komenigarria da, eskubide hori egikaritu eta bermatze aldera.

Behin kartzeletara iritsitakoan, gauza bera: ez luke arazorik egon beharko, bisitak baimendu eta iragarrita daudelako. Zenbait tokitan ez, birusa dela-eta aukera hori bertan behera utzi baitute aste hauetan: Murtzia eta Soto del Realen, esaterako.

Gauzak horrela, ibilgailu asko eta Mirentxinen bost furgoneta bidean izango dira, bisita egiteko eskubidea dutela-eta, bai eta gauzatzeko itxaropena ere. Edozein kasutan, kezka bidaialagun izango dute, ezinbestean, eta sor daitekeen edozein trabaren aurrean lasaitasunez jokatu eta bidean segitzeko eskubidea justifikatzea gomendatzen da.

155 familia ingururi eragingo dio salbuespen egoera honek Estatu espainolean. Estatu frantseseko espetxeei dagokienez, zalantzaz beterik dator asteburua, asteazkenean konfinamendu gogorra iragarri ondoren. Adibide bat ematearren, asteazkenean Roannen normaltasunez egin ziren bisitak, baina asteburuari begira gauzak alda litezkeela jakinarazi zieten senideei eta ostiral honetan oraindik ez zuten berri gehiagorik.

Lannemezan da une honetan euskal preso gehien dauden kartzela (hamahiru). Asteburu honetan, bi astean behin egiten ari diren bezala, bisitariek bertara iristeko asmoa dute, baina azken ordura arte edozer gerta daitekeela aipatu diote GARAri.

Movilizaciones por el cambio de la política penitenciaria

La demanda de que se acabe con la excepcionalidad aplicada a los presos vascos sigue resonando en las calles de Euskal Herria aun en tiempos de pandemia y esta reivindicación que cuenta con el respaldo de una amplia mayoría social moviliza a centenares de personas semana tras semana.

Con las medidas de seguridad requeridas para evitar al coronavirus, ayer, último viernes de mes, se realizaron de nuevo numerosas concentraciones en localidades como Gares, donde se reunieron 22 personas; Anoeta, 34; Zarautz, 107; Getaria, 34; Iurreta, 32; Lizarra, 43; Urduña, 28; Orio, 32; Ataun, 30; Irurtzun, 20; Gernika, 57; Aulesti, 76; Galdakao, 79; Zaldibia, 40; Orereta, 130; Irunberri, 21; Zuia, 30; Bermeo, 30; Amurrio, 65; Arbizu, 30; Bakio, 37; Busturia, 22; Hernani, 135; Lokizaldea 15; Gasteiz, 340; Laudio, 27; Lezo 27, Iruñea, 128; Barakaldo, 100; Lizartza, 47; Erromo, 49; Lemoiz, 9; Leioa, 49; Etxarri, 52; Areso, 7; Larrabetzu, 97; Sopela, 30; y Lekunberri, 6.

No fueron las únicas, ya que a lo largo de la semana también hubo movilizaciones. El lunes, en Iurreta, se congregaron 28 personas; en Laudio, 45; y en Ataun, 15. Tres días más tarde, el jueves, fueron 16 las que se concentraron en Antsoain, otras 36 en Txantrea y otras 16 en el barrio erandiotarra de Astrabudua. GARA