BEGIRADA

«Naparra kasua», Nafarroako Parlamentuan

Eneko Etxeberria, Naparraren anaia, Nafarroako Parlamentuan izan zen atzo kasuaren egungo egoera azaltzen. Navarra Sumak distantzia markatu zuen artean, PSNko Inma Juriok «zuzenbide estatuak huts egin dizue, nik neuk barne» aitortu zion. Hanka motz geratzen da autokritika hori, inondik inora. Segurtasun indarren eta Estatuaren zerbitzura jardun zuten ultraeskuindar taldeen biktimak gehiegi dira «hutsegiteez» aritzeko.