BEGIRADA

Agur Forjas jauregiari

Forjas jauregia Zornotzako XX. mendeko industrializazio garaiko ikurretako bat zen. Aspalditik hutsik izanik, 2020ko uztailean herriko gazteek okupatu zuten, eta duela astebete hustu zuen Ertzaintzak. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek salatu dute udal gobernuan dauden EAJk eta PSEk eraikina eraistea ekidin zezaketela. Orain Zornotzako gazteak kalean daude eta herriak eraikin historiko bat galdu du.