BEGIRADA

Ez itzazue kalean utzi; etxebizitza eskubidea da

Merkatuko alokairuei aurre egin ezinik, zaurgarritasun egoeran dauden Intxaurrondo eta Hernaniko sei senidek Lakuari jakinarazi diote aldi baterako etxebizitza sozialaren giltzak ez dituztela entregatuko eta alokairu sozialeko etxebizitza iraunkorra esleitu diezaietela eskatu dute. Lakuako gobernuak betiko jokaerari eusten dio: boteretsuekin, otzan eta tolerante, eta, ahulekin, aldiz, malgutasun izpirik ez.