Aritz LOIOLA FOKU
BEGIRADA

Tradizioak gaurkotu daitezke

Ane Maruri Elkartasuna dantza taldeko kidea da kaxarranka dantzatu duen lehen emakumezkoa. Esanguratsua da Lekeitioko jaietako ekitaldi ikusgarrienetako horrek emakumeari lekua egin izana, kontuan hartuta tradizioa gutxienez XV. mendetik ospatzen dela eta, orain arte, urtez urte eta mendez mende gizonek soilik dantzatu dutela, salbuespenik gabe. Honek emakumeak baztertzen dituzten beste tradizio batzuengan jartzen du fokua, baita bazterkeria hau onartzen duten instituzio eta alderdiengan ere.