GARA
MOSKU-KIEV

Hiriak suntsituta eta tropak ahituta daude Avdviivkan eta Bakhmuten

Etxe bat suntistuta, Avdiivkan.
Etxe bat suntistuta, Avdiivkan. (Aris MESSINIS | AFP)

«Avdiivkako azpiegitura erabat eraitsita dago eta ezerk ez du funtzionatzen. Etxeen %80 baino gehiago suntsitu dituzte (gerra aurretik 4.000 unitate inguru ziren)», adierazi zuen Vitalii Barabax hiriko administrazio militarreko buruak.

Azken egunotan, Errusiak operazioak areagotu ditu Ukrainako ekialdeko hiri honetan eta, 90 kilometro hegoaldera dagoen Bakhmut bezala, erabat suntsituta dago. Bi kasuetan errusiar indarrak hiria hartzen saiatzen ari dira, Donbass eskualde osoa kontrolatzeko asmoz, eta hilabeteak daramatzate kalez kale eta etxez etxeko gatazketan.

Bakhmut zein Avdiivka ia erabat inguratuta daude, azken asteetan ukrainarrek defentsak sendotu arren.

Kievek hil ala biziko gatazka bihurtu du Bakhmutekoa eta indar errusiarrek zenbait arrakasta lortu dituztela onartu du. Denis Puxilin Donetsk errepublikako buruaren arabera, laster erabat inguratuta egongo da. Avdiivkan ere «gure mutilak azkar doaz aurrera, norabide guztietan», gaineratu zuen. Volodymyr Zelensky Ukrainako presidenteak ohartarazi du «Bakhmut galtzea gerra galtzera eraman gaitzakeen porrot politikoa izan daitekeela». Bere aldetik Ievgeni Prigozhin Wagnerreko mertzenario errusiarren buruak onartu zuen aurrerapena bizitza kostu handi baten kontura lortu dutela: «Bakhmuteko gatazkak ia erabat suntsitu du Armada ukrainarra eta, zoritxarrez, wagnertarrak ere nahiko hebainduta utzi ditu».

Bitartean, Kievek iragarri du du datozen asteetan bere indarrek «gogorrago» joko dutela, Mendebaldeak emandako armekin kontraerasoa apirilean jaurtiko dutela.