Charly TRIBALEAU AFP
KLIK

Frida eta Diego, elkarrekin New Yorken

New Yorkeko Arte Modernoaren Museoak (MOMA) Frida Kahlo eta Diego Rivera artista mexikarren lanak bildu ditu lehen aldiz; maiatzean Metropolitan Operan beren bikote harremanean oinarritutako opera baten estreinaldiaren atarikoa da erakusketa. Larunbatean zabalduko dute, eta, Jon Bausorre komisarioaren esanetan, «benetan liluragarria da harreman toxikoaren ukituak zituen erlazio hura areto berean kokatzea, eta oreka hori nola agertzen den ikustea». “El Último Sueño de Frida y Diego” operaren eszenografoa ere bada Bausorre.