GARA

EHEko kideen atxiloaldia euskararen alde egiteko tarte bilakatu dute

Altsasuko Euskal Herrian Euskarazeko Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda 48 orduan une oro lokalizatuta egotera eta 6.000 euroz gaindiko isuna ordaintzera kondenatu zituzten iaz, trafiko seinale batzuk ezabatzea leporatuta, ekintza konkretu bakar bat ere frogatu ez zen epaiketa baten baitan.

Atxiloaldia asteburuan betetzen ari dira, ez baina euren etxeetan, Altsasuko Gure Etxea eraikinean baizik, beste hainbat kiderekin batera.

Euren helburua, adierazi zutenez, ez da «azpiratu nahi gaituztenen zigorra betetzea», epaiari buelta eman eta 48 orduak euskaraz bizitzearen alde egiteko baliatzea baizik. Besteak beste, Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati eta Altsasuko alkate Garazi Urrestarazuren bisita jaso zuten.