IKUSMIRA
IKUSMIRA

Legebiltzarra, filibustero tranpatien egoitza?

Filibusterismoa Legebiltzarrean oztopoak jartzeko teknika berezi bat da. Hasieran, lege edo prozedura bat eragozteko hitzaldia ahalik eta gehien luzatzea bazen ere, hedaduraz, legebiltzarkideen lana trabatzeko trikimailu eta araudi eta usadio parlamentarioen erabilera interesatu orori esaten zaio. Figura zaharra den arren, dekadentzian den ordezkatze-sisteman aski erabilia da. Urruti gabe, Rajoyk «Barcenas auziagatik» Madrilgo Legebiltzarrean azalpenak ez emateko PPk erabili zuen teknika, neurrigabekeriaz erabili ere. PPk Madrilen erakutsi eskola bereko jarrera gailentzen ari da Gasteizko Legebiltzarrean. Filibusteroen artean, ikasle fin eta saiatua da EAJ. Desatsegin zaizkion galdera parlamentarioak, bere sokako enpresetara bideratu den diru publikoaren nondik norakoa -Hiriko auto elektrikoa ala Epsilon Euskadi proiektu ustel eta iruzurgileak esaterako- edo Iñigo Cabacas hil zuen Ertzaintzaren operazioan bere sokako ertzainburuek izan zituzten ardurak argitzea sistematikoki atzera botatzen tematu baita. Filibustero tranpatiak bezala, gainera, «galdera errepikakorrak» diren aitzakiaz justifikatzen du bere jokabide lotsagabea. Beste hainbat kontu, «zoru etikoa»-ren matraka adibidez, enpatxatzeraino tratatuko ez balira bezala.

PP-PSE-EAJ hirukoak gehiengoa du Legebiltzarrean. Zergatik ez dute uzten eztabaida librea, gero kontra bozkatu arren? Filibusteroak direlako.