Arantxa MANTEROLA

Mani'Festa eginen du Seaskak Parisek «eraso orokorra» eten dezan

Baionako Reduit plazan, abenduaren 28an, eguerdiko 12.00etan ttanko eman du hitzordua Seaskak Mani'Festa egiteko. Helburua: Estatu frantsesak ikastolen aurka daraman «eraso orokorrari» erantzutea eta «murgiltze ereduaren eraginkortasuna» aldarrikatzea. Ikastola guztien artean 10.000 talo urririk banatuz «ikastolak euskararen elikagaia» direla irudikatuko dute musika eta animazioen artean.

Lege bat ikastolentzat eskatzen duen pankarta erraldoia zabaldu zuten, atzo Baiona erdian, hori baita, Seaskaren ustez, «euskara eta Estatuko gainerako hizkuntza gutxituak babesteko eta sustatzeko premiazko bitartekoa».

Falloux legearen aitzakiapean Hendaiako ikastola berria eraikitzeko trabak ez dira «gertakizun isolatua», askok hala uste badu ere. «Beskoitzen ikastola zabaltzeko oztopoek» eta berrikitan Baionako suprefetak Hazparneko herri elkargoari igorritako gutunak «argiki erakusten dute ikastolen kontrako erasoa orokorra dela», esan zuen Paxkal Indok.

Herriko etxeek «demokratikoki eta gehiengoz ikastola bat egitea edo eremu publiko bat bere esku uztea erabakitzen badute ere», aurrerantzean ez dela posible izanen gaineratu zuen Seaskako presidenteak: «Hemendik aitzina, ikastolei loturiko edozein erabaki auzitara eramanen dutela erran dute».

Jokamolde horren ondorioz, «egoera biziki larria» sortu dutela adierazi zuen: «Hendaian lehen urratsa eman zuten eraikuntza publiko bat ikastolari alokatzea ezinezkoa zela esanez. Beskoitzen, berriz, eremu publiko bat ezin zigutela alokatu eta, orain, hirugarren urratsa egin dute Hazparneko lurraldean eremu publiko oro galaraziz eta aterabide bakarra emanez: ikastolek eros ditzatela erabiltzen dituzten lur eta eraikuntza publikoak».

Seaskak bere beharrak estaltzeko bitartekorik ez dutela jakinik, estatuaren jokamoldeak ez du ez hanka ez bururik, Indoren aburuz: «Ez dugu ahalik eta ez dugu hezkuntzaren pribatizazioan sinesten. Ikastola herri eskola da, eta zerbitzu publiko bat dugu eskaintzen».

IkasTalo ekimena

«Ikastolak euskararen elikagaia» direla uste osoa dute eta hori eta «autogestionatzeko duten ahalmena» irudikatzeko xedearekin, 10.000 talo banatuko dituzte, doan, abenduaren 28an, Baionan, antolatu duten Mani'Festa ekimenean.

Giro alaian, ska musikarekin, Amaren Alabak taldearen kantuekin eta hainbat animazioren artean, Ipar Euskal Herriko ikastola bakoitzak bere taloak egin eta eskainiko dituzte.

Amaitzear den urtea Hendaiako karriketan milaka manifestarirekin hasi zutela eta ekainean beste milaka Baionan mobilizatu zirela ekarri zuten gogora, hiru egunez PSren egoitzaren okupazioa aipatzea ahantzi gabe. «Parisetik erantzun baikorrik ezean, gure hizkuntzaren defentsan indartsuago borrokatzeko prest gara», nabarmendu zuen Indok, gobernuari 2014. urtea «urrats berri batez» has dezala eskatuta.

Un Estado «monolingüe» que busca «la muerte del euskara y de las lenguas de su territorio»

El presidente de Seaska, Paxkal Indo, tuvo ayer enérgicas palabras de denuncia para con el Gobierno de París. «¿Qué credibilidad puede tener el primer ministro, Jean-Marc Ayrault, que promete ratificar la Eurocarta de las Lenguas Minorizadas al mismo tiempo que destruye la herramienta más efectiva como es el sistema de inmersión?», inquirió.

Indo sostuvo que «a pesar de las promesas del presidente François Hollande, la situación que se está generando nos retrotrae a hace 40 años». De hecho, el reciente anuncio de una iniciativa parlamentaria constituyente para intentar ratificar la Eurocarta no despierta grandes esperanzas entre los miembros de Seaska. «La Eurocarta no es en sí misma ninguna solución, ya que los artículos que contiene son ultraminimalistas. Con lo que hemos conseguido durante años, aquí ya se supera lo que establece ese convenio», precisó antes de insistir en que su ratificación «no aporta nada si no hay una verdadera ley que permita el desarrollo de las lenguas minorizadas y del sistema de inmersión».

En opinión de Indo, la actitud del Estado «monolingüe» no tiene sentido. «Seaska no tiene los medios suficientes y no creemos en la privatización de la enseñanza. Cuando decimos `ikastola, herri eskola' es porque creemos que estamos ofreciendo un servicio público a la población y a la sociedad», enfatizó.

El desarrollo conocido por las ikastolas en los últimos años es lo que les da fuerzas para seguir adelante. «Tras años de hemorragias de hablantes en nuestra lengua, ese crecimiento nos ha dado la esperanza de salvar nuestra lengua. El Estado quiere matar esa esperanza, el Estado quiere matar el euskara, el Estado quiere la muerte de las lenguas territoriales», manifestó. A.M.