GARA

Lokarri: «Preso ohien agerraldiak aukera berriak zabaltzen ditu»

Pasa den larunbatean euskal preso politiko ohiek Durangon egin zuten agerraldiak «aukera berriak» zabaltzen ditu urte berriari begira, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile orokorraren aburuz. Hala, lankidetzarako espazio berriak ireki eta aldebakarreko pauso berriak emateko aukerak zabaldu direla uste du. Era berean, «lasai» agertu da, preso ohiek «zabalduriko ziklo politiko berriarekin konprometituta daudela erakutsi dutelako».

Joan den larunbatean hamarka euskal preso politiko ohik Durangoko Kafe Antzokian egin zuten agerraldiak jendartean erreakzioak sortzen jarraitzen du. Euskal eragile politiko eta sozial gehienek baloratu dute komunikatua, baita Estatu espainiarreko sektore garrantzitsuenek ere. Ildo horretan, eta ezker abertzaleko hiru hankek elkarrekin eman zuten prentsaurrekoaren ostean, Lokarriko koordinatzaile orokor Paul Rios izan da azkena ekimena baloratzen, modu positiboan egin ere, gainera. Europa Press albiste agentziari eskainiriko adierazpenen arabera, «aukera berriak» sortu ditu hasi berri den urteari begira Euskal Preso Politikoen Kolektiboak abenduaren 28an kaleratu zuen agiriak, baita preso ohiek hori irmoki babestu izanak ere.

Agerraldiak hedabideen artean sortutako zalaparta ere kritikatu zuen, hainbat sektoretatik agerraldiko parte hartzaileak «ETAko ildo gogorreko» kide bezala aurkeztu dituztela salatuz. Hori horrela izanagatik, are modu positiboagoan baloratu zuen prentsaurrekoa. «Pertsona hauek ezker abertzalearen estrategia aldaketa eta borroka armatuaren amaiera defendatu izanak are interesgarriagoa egiten du pasa den larunbateko agerraldia», adierazi zuen.

Gauzak horrela, «lasai» egon gaitezkeela gaineratu zuen, Durangoko agerraldian preso ohiek mintzatzeko agertu zuten moduagatik. «Ziklo politiko berriarekin konprometituta daudela dirudi, soilik bide baketsu eta demokratikoen aldeko apustua egiten dutela, alegia», esan zuen.

ETAri so

Azken egun hauetan hainbat hedabidetan kaleratutako informazio bati men eginez, ETAren ekimen berri bati so jarri zen Rios. Zabaldutako informazio batzuen arabera, ETAk Foro Sozialaren gomendioei erantzun bat emango die datorren larunbatean Tantaz Tanta ekimenak Bilbon antolatu duen manifestazio nazionalaren aurretik. Beste batzuek, ordea, komunikatu hori ekimen nazionalaren ostean iritsiko dela aurreikusten dute. Hala, Lokarriko koordinatzaile orokorrak berak ere epe motzean aldebakarreko urrats gehiago iragarri zituen, euskal preso politikoen egoeran aldaketak sor ditzakeena.

«Aldebakarreko urrats gehiago egiteko disposizioa dago. Horrek, gainera, lankidetzarako espazio berriak sortzea ekarriko luke, euskal preso politikoen birgizarteratzea bultzatze bidean, batik bat», azpimarratu zuen Riosek. Gauzak horrela, eta Euskal Herriko «bake prozesua» indartzeari begira, 2014a aurreko urtea baino perspektiba hobearekin hasi dela gaineratu zuen Lokarriko koordinatzaile orokorrak. Gauzak horrela, eta balorazioak balorazio, euskal preso ohien aurkako salaketa iragarri du Dignidad y Justicia elkarteak, ETA lagundu dutelakoan.

El juez Pedraz contesta a Oyarzábal en Twitter

La polémica sobre el acto que decenas de expresos políticos realizaron el pasado sábado en el Kafe Antzokia de Durango para apoyar el comunicado de EPPK encaró al juez de la Audiencia Nacional española Santiago Pedraz con el secretario general del PP en la CAV, Iñaki Oyarzábal.

El dirigente del PP criticó con dureza en Twitter el hecho de que el juez, con el beneplácito del fiscal, permitiera dicho acto, afirmando que discrepaba «radicalmente» de la decisión de Pedraz. «Debían haber hecho todo lo posible para evitar su celebración», escribió Oyarzábal en la citada red social.

Ante ello, Pedraz le preguntó «si sabe que el Estado de Derecho impide al juez restringir un derecho fundamental sin petición de parte y que, de haberlo hecho, estaría prevaricando». Además, puntualizó que las asociaciones de víctimas no se habían personado como parte en este asunto. Tal y como explicó el titular del Juzgado Central de Instrucción número 1 en su auto, Dignidad y Justicia, que es la que solicitó la prohibición, no estaba personada en dicho procedimiento.

Lo insólito del asunto es que Pedraz no suele hacer mucho uso de Twitter -solo ha escrito ocho tuit-, por lo que esta respuesta a Oyarzábal ha tomado especial relevancia. A.E.