USANSOLO

UH-k kasazio-errekurtsoa aurkeztu du ziur dagoelako «arrazoia alde» duela

Usansolo Herriak (UH) kontrako epaia jaso zuen Bilboko epaitegian joan den astean. Plataformak Bizkaiko Batzar Nagusien kontrako errekurtsoa aurkeztu zuen bertan, hauek lurralde mugapenari buruz onartu zuten foru arau berria legez kanpokotzat jotzen duelako. «Usansolotarron borondatea eta erabakia errespetatzeko eta Usansolok herri izateko duen eskubidea debekatzeko helburuz egin zuten», dio. Epaiak atzera bota du errekurtsoa bere osotasunean, eta horretarako eman duen arrazoia izan da UH ez dagoela legitimaturik foru araua inpugnatzeko eta ez duela «inolako interesik arau horrekiko». Plataformaren arabera, «beste indar erakustaldi bat» baino ez da epaia, hogei urteko bidean «beste harri bat». «Arrazoia alde» duela sinesten du, ordea, eta horregatik, kasazio-errekurtsoa aurkeztu du Madrilgo Auzitegi Gorenean.