GARA DONOSTIA

«Natura ikertzen» saileko bi ale berri eman ditu argitara Ttartalok

Bost urtetik gorako gaztetxoei zuzendutako Jean Baptiste de Panafieuren «Ura. Ezagutu ura eta uraren aberastasunak» eta Natacha Fradinen «Zerua eta espazioa. Egin amets eta ezagutu espazioa eta zerua» liburuak argitaratu ditu Ttarttalok, Natura Ikertzen bilduman. Aztiri itzulpen zerbitzuak euskaratu ditu bi liburuak. Lehenengoan, uraren inguruko sekretu guztiak argitzen saiatuko dira: «Elurra egiten du basamortuan? Zenbat ur eraman dezake hodei batek? Zergatik ez dute arrainek burbuilarik egiten arnasa hartzen dutenean?...».

Bigarrengoan, berriz, zerua, planetak... izango dira aztergai: «Zergatik aldatzen da zeruaren itxura? Nola ikusiko zenuke lurra ilargian biziko bazina? Zer da eguzki-sistema? Eguzkia izarra al da? Zeren antza dute konstelazioek? Zergatik desagertu ziren dinosauroak?».