ZIENTZIA | dibulgazioa

Teknopolis ETBko zientzia eta teknologia telebista saioak 15 urte beteko ditu

Zientzia eta teknologia dibulgatzea helburu duen Teknopolis telebista saioak 15 urte beteko ditu datorren astean, 1999. urtean hasi baitzen honen emisioa, Euskal Telebistan. Euskal Herrian nahiz gure mugetatik harago egiten diren ikerketa zientifiko eta teknologikoetan begia jarri, eta haien bila jotzen dute ikusleei erreportaje entretenigarriak eta interesgarriak eskaintzeko asmoz. Lantaldea zientzialariz eta kazetariz osatuta dago; guztira sei lagun, asteroko programari erantzuteko. Hilaren 20an festa batekin ospatuko dute saioaren urteurrena, telebista publikoak Bilbon duen egoitzan.