Arantxa MANTEROLA

Etxeratek euskal gizartearengan du itxaropena, gobernuengan baino

Justizia ministroak entzungor egin zuen atzo, Baionan. Etxeratek eskatutako hitzorduari arraposturik ez. Fakultatean izan zuen mintzaldian, euskal preso eta iheslarien egoeraz aipamen txikienik ere ez. «Konponbidea eraikitzen ari den testuinguru honetan mespretxu onartezintzat» hartu zuten atzoko manifestariek Taubiraren jokamoldea. Errepresaliatuen senitartekoek argi utzi zuten «gobernuengan baino herritarren ahaleginean» dutela itxaropena.

Christiane Taubira Justizia ministroa Baionako fakultatean mintzatzen zen une berean, 800 bat pertsona hiriguneko karriketan manifestatu ziren, atzo, Parisko Gobernuari, haren ordezkaria bitartekari, presoen eskubideen errespetua exijitzeko.

Etxeratek aldez aurretik ministroarekin hitzordua eskatua bazuen ere, eskaerak ez zuen arraposturik ukan. Are, bere jardunaldian Taubirak ez zuen hitz bat bera ere egin euskal preso politikoen egoeraz, ezta gerora ere hainbat komunikabide horri buruz galdekatzen saiatu ziren arren.

Jokamolde horrek «haserrea» eragin zuen senide eta manifestarien artean. EH Baiko Anita Lopepek, esaterako, «onartezintzat» jo zuen jarrera hori. «Euskal Herrira jinda eta oraingo testuinguru berezian, gainera, non, besteak beste, presoen eta iheslarien kolektiboek gatazkaren konponbiderako prestasun osoa erakutsi duten, hitz bakar bat, adierazpen edo aipamen txikiena ere ez izatea onartezina da. Elkarrizketaren alde agertu eta gero hemen horren inportantea den gaiari ihes egitea ezin dugu ulertu. Haserre gara mespretxu honekin. Lehen Valls eta Lebranchu ministroena jaso genuen eta orain Taubirarena. Mespretxuarekin ez da deus konpontzen», adierazi zuen.

Eskubideak noiz?

Preso eta iheslarien senideek ere salaketa bertsua egin zuten beren mintzaldian, eta argi utzi zuten horien egoera konpontzeko «herritarrengan eta ez gobernuengan» dutela itxaropena.

Clara Rougetek euskaraz eta Marie-Claire Gramontek frantsesez Taubirari zuzenduz hasi zuten beren mezua: «`Zer justizia biharko' izenburuarekin eztabaidatzera jin zaigu gaur Baionara. Galdera bikaina bai guretzat bai presoen lagunentzat ere, etengabe buruan eta tripetan daukaguna. `Eskubideen errespetua noiz' erantsiko genioke galderari», esan zuten, 519 euskal preso politikoetatik 110 Estatu frantseseko espetxeetan daudela gogorarazi aitzin.

Guztiak beren bizilekutik urrunduak daudela, batzuek eritasun larriak dituztela (Ibon Fernandez Iradiren kasua zehazki aipatu zuten), lauk bizi osoko zigorra dutela eta baldintzapeko askatasun eskaerak «arrazoi politikoak tarteko» ukatzen zaizkiela nabarmendu zuten bi bozeramaileek.

«Neurri berezi horiek hiltzen gaituzte, senideak eta presoak hiltzen dituzte eta bertan behera utzi behar dira oraintxe bertan», gaineratu zuten.

Etxerateko bi kideen esanetan, «hein handi batean Justiziak bide hori hartzea Taubiraren eta Parisko gobernuaren esku dago». Izan ere, «oinarrizko eskubideak bermatzea erabakitzen badute, egoera larrienak berehala konpontzeko gaitasuna dute», ziurtatu zuten. Pauso hori egitea eskatu zieten biei ala biei, «bakearen biderantz ezinbesteko lehen urrats» jota. Ez hori bakarrik, «azken presoa, azken iheslaria etxeratu arte», bide hori hartu eta segitzea ere eskatu zuten.

Eskaera horiek egiten aspaldi hasi baziren ere, «isiltasun mespretxagarria edo, azken hilabeteetan bezala, Ipar Euskal Herrian, hitz ederrak» besterik ez dituztela biltzen gogoratu zuten. Horregatik, beren mezua gizarteari zuzendu nahi izan zioten, horrengan eta denok egin dezaketen horretan baitute «itxaropena».

«Hurrengo drama gertatzea itxaron gabe» herritar guztiei ahalegintzera dei eginez amaitu zuten. Hain zuzen ere, drama horien lekuko gisa, manifestazioaren buruan, ETAk jarduera armatua uzteko erabakia hartuz geroztik hil diren hiru presoen -Xabier Lopez Peña, Angel Figeroa eta Arkaitz Bellon- argazkiak eta xingola beltza zuen ikurrina handi bat jarri zituzten.

Polizia, urduri

Atzetik, presoen senitartekoek «eskubideen errespetua, euskal presoak Euskal Herrira» zioen pankartak bide eman zien manifestariei. Horien artean, Sortu, EH Bai, NPA alderdietako; LAB, Solidaires, CFDT sindikatuetako; Bake Bidea, LDH, Anai-artea eta Cimade gizarte mugimenduetako kideak ikus zitekeen. Baita preso eta iheslarien kolektiboetako hainbat ere.

Manifestariek lasai egin zuten bidea, «euskal presoak Euskal Herrira», «espetxeak apurtu» eta «presoak etxera» oihuen artean. Euskaldunen plazatik abiatuta, Herriko Etxerainoko bidea hartu zuten eta handik, Aturriren bazterretik, suprefetura ingurukoa berriro udaletxe aitzinera itzultzeko.

Ezohiko ibilbideak nahasmena eta urduritasuna eragin zuen polizien artean, bat-batean hamar bat CRSren furgoneta eta motorretan zihoazen poliziak, sirenak piztuta, maniobra arraroak egin baitzituzten. Beharbada, behin Herriko Etxera iritsita, ez zuten espero manifestazioak jarraituko zuenik edo agian ministroaren presentziagatik aztoratuta zeuden.

Izan ere, Etxeratena ez zen izan Taubiraren etorreraren harira atzo Baionan eginiko mobilizazio bakarra. Fakultatearen sarreran 50 bat pertsonak elkarretaratzea egin zuten, berrikitan berak bultzaturiko «Berdintasun legea» onartu izana salatzeko. Poliziaren hesiak aurrera egitea ekiditen zien bitartean, lema gogorrak eta arrazakeria zerienak jaurti zituzten etengabe ministroaren kontra. Zeramatzaten pankartek eta kartelek ere, besteren artean, sexu berekoen ezkontza legeztatu izana arbuiatzen zuten.

Kexuak kexu, ministroa ezer ikusi eta entzun ez balu bezala igaro zen atzo Baionatik, ez eskuin joerakoen protestak, ez eta euskal presoen senide eta lagunenak ere.

Agentes políticos y sociales se comprometen a apoyar las hojas de ruta de presos y exiliados

Medio centenar de integrantes de veintiséis organismos políticos, sindicales y sociales comparecieron ayer, en Baiona, para dar a conocer el «compromiso» que han adquirido para apoyar y desarrollar las «hojas de ruta para la resolución del conflicto» presentadas, por un lado, por el Colectivo de Exiliados Políticos Vascos en junio pasado en Biarritz y, por otro, por el Colectivo de Presos Políticos Vascos en Durango a principios de año.

En la reunión previa a la comparecencia, además de representantes de esos dos colectivos, participaron Bake Bidea, Herrira, Etxerat, OIP, Anai Artea, CDDHPB, Cimade, LDH, Aitzina, EHZ, LAB, Solidaires, Sortu, AB, EH Bai, NPA, Indar Beltza y CGT Territoriaux-Biarritz. Por su parte, CFDT-Sanidad y Social y ELB no estuvieron presentes aunque hacen suyo el compromiso.

Tras analizar la situación del proceso de resolución, han extraído tres conclusiones principales. La primera es que «en Euskal Herria se está constituyendo una mayoría social en favor de dicha resolución». La segunda, que los estados español y francés permanecen «inmóviles», sin realizar «ningún gesto positivo» y aplicando las «mismas recetas represivas de siempre». Por último, constatan que en la comunidad internacional se están dando hechos e iniciativas como la Conferencia de México, la de Alcaldes en Donostia o la sentencia de Estrasburgo que van en el sentido de favorecer la resolución.

En ese contexto, coinciden en que las aportaciones de EIPK y de EPPK revisten «gran importancia en tanto en cuanto emanan de dos colectivos implicados directamente en el conflicto que manifiestan su voluntad de participar en el proceso de resolución integral del mismo y, además, formulan propuestas para desbloquear (la situación)» .

Por todo ello, han decidido «trabajar conjuntamente» con los dos colectivos en la «construcción del camino» que, aseguran, «llevará a la solución tanto del conflicto como de sus respectivas situaciones». En las próximas semanas concretarán «iniciativas políticas» en ese sentido. Además, invitaron a otros agentes políticos y sociales a sumarse a esa dinámica, ya que consideran que es «responsabilidad de todos hacer lo posible para salir de este bloqueo». A.M.